Elduaingo Udala irailean ospatzen dituzten herriko festak antolatzen hasita dago, eta horretarako hitzordua asteazkenetan jarri dute. Herritarrek ateak zabalik dituzte antolaketa lanetan parte hartu nahi izanez gero. 21:30etik aurrera elkartzen dira herriko Urdelar elkartean.