Gorka Urtasunentzat izan da Eguberrietako Banakako Erremonte Txapelketa, herenegun Iruñean jokatu zen finala 30-23 irabazi ostean. Patxi Zeberio elduaindarrak maila ona erakutsi arren, Baztangoa gehiago izan da, eta ondorioz, hirugarrenez jarraian jantzi du txapelketa.
Partida orekatua izan zen piloteoan, eta sakeek erabaki zutela esan daiteke. 15-12ra arte oso parekatua izan zen, 2 eta 3 tantoko abantailarekin. Gero, 20-14 ere jarri zen Urtasun, eta ordutik aurrera abantaila hori mantentzen saiatu zen.
Zeberiok, bere aldetik esfortzu handia egin zuen aurkariari gerturatu eta partidari buelta ematen. Hala, 24-22 jarri zen Elduaingoa, baina, hortik berriro ere aldendu egin zen Urtasun, eta 27-22 jarri. Beste tanto bana egin zuten bi pilotariek, baina, Zeberiok ezin izan zuen tanto gehiago egin. Markagailuak, beraz, 30-23 adierazi zuen partidaren amaieran.
Pilotalekuari dagokionez, giro polita nabarmendu zen partida osoan zehar, zaleek gogotik animatu zituztelarik bi finalistak. Zale ugari
Patxi Zeberio eta Gorka Urtasun, herenegun, sari banaketan.[/caption]