Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da datorren asteazkena, eta efemeridearen harira bilera irekia egin dute Bidania-Goiazko liburutegian. Egun horretan egingo dituzten jarduerez gain, hizketagai izan dituzte, besteak beste, 2026ko prebentzio programak, aurtengo indarkeria matxistari buruzko datuak, erakundeen arteko koordinazioa eta Saiaz Mankomunitatearen protokoloa.