Nekazal makinariaren azterketak, bihar, Bidania Goiatzen

Bidaniko plazan egokituko dute ikuskapena egiteko gunea. Azterketagatik egunean bertan ordaindu beharko da, eta makinaren dokumentu originalak eta seguruaren agiria aurkeztu beharko dira.

Bihar nekazal makinariaren IAT azterketa egiteko aukera egongo da Bidania-Goiatzen. Bidaniko plazan egokituko dute azterketak egiteko gunea, eta ordainketa egunean bertan egin beharko da. Ikuskapenera makinaren dokumentu originalak eta seguruaren agiria ere eraman beharko dituzte.

Azterketa teknikoa egiteko aukera Bidania-Goiatzen egongo bada ere, hitzordua eskatzeko Irungo IATra deitu beharko da, hain zuzen, 943 626 300 telefono zenbakira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!