Aingeru Senperena Arabako Irekiko txapeldunorde

Tolosaldeko Ataria

Pilota egokituko pilotari goiaztarrak Juanjo Rodriguez errioxarrak 20-22 galdu dute urritasun fisikoko finala, Laudioko pilotalekuan.

Aingeru Senperena pilotari goiaztarrak pilota egokituko Arabako Irekiko finaletako bat jokatu du goizean, Laudion. Urritasun fisikoko finala jokatu du, gurpildun aulkian eta gomazko paletarekin; Juanjo Rodriguezekin osatu du bikotea, eta Manu Quesada eta Gorka Alvarez izan dituzte aurkari. 20-22 galdu dute Senperenak eta Rodriguezek.

Uneoro markagailuan atzetik joan dira galtzaileak. 7-12 galtzen joan eta gero, 13na berdintzeko aukera izan dute, baina aurkariek aldea mantentzea lortu dute: 12-17. Amaieran, 18-21 galtzen joan ondoren, 21na berdintzeko aukera izan dute.

Udaberrian Bizkaia eta Gipuzkoako Irekiak jokatu ziren, eta orain, lehen aldiz jokatu da Arabako Irekia. Senperenak Gipuzkoakoa irabazi zuen, Beñat Lizasorekin. Bizkaikoa, berriz, Edorta de Anta tolosarrak irabazi zuen, Sergio Rodriguezekin bikotea osatuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!