Bidania-Goiatzen XXXV. Kultur Astea ari dira egiten eta, horren barruan, azoka izan dute goizean. Goiazko plazan denetariko produktuak eskaini dituzte hainbat ekoizlek eta artisauek, eta merkatua girotzen aritu dira Alaitz Aramendi eta Garazi Zubizarreta trikitilariak. Merkatuaz harago, herriko talogileek ere postua jarri dute eta, ohi moduan, sardina erreak jateko aukera ere egon da. Janariarekin batera, sagardoa eta txakolina edateko aukera ere eskaini dute.