Gipuzkoako Kopako usakume tiroketako proba egingo dute abuztuaren 29an Bidanian. Muxarra Elkarteak antolatutako hitzordua Usarra Berri Zelaian izango da.
Tiroketa goizeko 10:30etik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 17:30era egingo da. Parte hartzeko izen-emateak 58 euroko kostua izango du, usakumea barne.
Guztira, 2.300 euro banatuko dira saritan. Horrez gain, kartelean jasotzen diren kategoria eta sari ezberdinak ere izango dira.
Jardunaldian zehar taberna eta kartutxo zerbitzua ere izango dira. Muxarra Elkarteak tiroketa-zaleak gonbidatu ditu Gipuzkoako Kopako proban parte hartzera.