Goiazko jaiak 2026

Jo dituzte kanpaiak, eta hasi dira jaiak

Josu Artutxa Dorronsoro 2026ko abuztuaren 14a

Arratsaldean hasi dira Goiazko Andre Mari jaiak, ezkila-hotsarekin; festa batzordeak hiru eguneko egitaraua antolatu du. Gaur, esaterako, goizean haur jolasak eta arratsaldean haurren krosa egin dituzte.

Eguneko zenbait unetan, txikienak izan dira protagonista Goiatzen. Goizean haur jolasak egin dituzte; arratsaldean, berriz, haurren krosa. Hori bai, aurtengo Andre Mari festak hasteko zeuden oraindik. Urtero moduan, ezkila-hotsarekin plazara inguratu dira herritarrak, eta festa batzordeko kideek suziria piztu dute.

Gero, poteo herrikoia egin dute, eta 21:00etan herri afaria izango dute frontoian. Segidan, Oier Etxeberriak eta Joanes Azpillagak bertso saioa egingo dute, eta Oilar Beltzak taldearen erromeriarekin amaituko dute festetako lehen eguna.

Datozen bi egunetarako prestatu duten egitaraua ikusteko, egin klik hemen.

Erlazionatuak

Bidaniatik ere entzun da ezkil-hotsa

Josu Artutxa Dorronsoro abu 14, 20:20 Bidania-Goiatz

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!