Abuztuaren 21ean hasiko dira San Bartolome jaiak Bidanian, eta egun horretan bertan egingo dute jaietako herri afaria. Bi menu izango dira aukeran:
- Helduen menua: 34 euro (ikasleek 29 euro)
- Urdaiazpikoa
- Patea
- Askotariko frijituak
- Piper beteak
- Saiheski errea
- Goxua
- Edaria, kafea eta likoreak barne
- Haurren menua: 18 euro
- Patea
- Kroketak
- Oilasko nuggetak
- Solomoa patatekin
- Danoninoa
- Edaria barne
Herri afarirako afaltiar kopurua jakiteko, aurrez salduko dituzte txartelak, bi egunetan: abuztuaren 13an eta 17an. Udaletxeko atarian salduko dituzte, 18:00etatik 20:00etara bitartean.