Aingeru Senperena, Euskal Pilotako Nazioen Ligako finalean

Ataria 2025eko azaroaren 28a

Pilotari goiaztarrak bihar jokatuko du partida, gurpildun aulkiko paletako modalitatean.

Aingeru Senperena goiaztarrak Euskal Pilotako Nazioen Ligako gurpildun aulkiko paletako finala jokatuko du bihar bere taldekideekin batera. Euskal pilota selekzioa ordezkatuz finalerako sailkatu dira eta Frantziako selekzioaren aurka jokatuko dute Bizkaia frontoian, 18:00etan. 

Euskal Pilotako Nazioen Liga Bilbon jokatzen ari da hilaren 23tik 30era bitartean. Finalera iristeko, Senperena eta bere taldekideek ligaxkako partidak jokatu dituzte: Frantziaren aurka galduta dute, eta Portugal eta Argentinaren aurka irabazi. Ligaxkako lehenengo bi selekzioak sailkatu dira finalerako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!