Tertulia literarioa Iratxe Etxebarriarekin

Ataria 2025eko azaroaren 3a

Tertuliako une bat, Bidania-Goiazko liburutegian. SAIAZ MANKOMUNITATEA

7.300 miligramo eszitalopram liburua landu zuten Bidania-Goiazko liburutegian, Iratxe Etxebarria egilearekin.

Bidania-Goiazko liburutegiak eta Saiaz Mankomunitateak antolatuta tertulia literarioa egin zuten 7.300 miligramo eszitalopram liburuari buruz. Saiora Iratxe Etxebarria egilea bertaratu zen, eta azaroaren 25aren aurreko jarduera gisa egin dute.

Osasun mentala eta emakumea izan zituzten hizpide, besteak beste, eta idazleak garrantzia eman zien prebentzioari eta nork bere burua zaintzeari. Azaldu zuenez, prozesu horiek bizitzen ari diren pertsonei laguntzen die orain, eta bizitza aldatu zaio depresioa izan ondotik.

Antolatzaileen arabera «saio ederra» izan zen: hamalau lagun inguru bertaratu ziren, eta guztiek hartu zuten parte uneren batean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!