Azokarekin agurtu dute Kultur Astea

Leyre Carrasco 2025eko irailaren 28a

Denetariko produktuak izan dira Goiazko plazaren bueltan. Horrez gainera, sardina erreak eta taloak jateko aukera izan da, baita txakolina eta sagardoa edateko ere.

Gaur agurtu dute Kultur Astea Bidania-Goiatzen. Hogeita hamaularren edizioa izan dute aurtengoa, eta ohi moduan, azken egunean, azoka egin dute. Hala, goizean, inguruko hainbat ekoizle eta artisauek Goiazko plaza hartu dute. Adin desberdinetako herritarrak gerturatu dira bertara, eta festa nagusi izan da plazaren bueltan. Alaitz Aramendi eta Garazi Zubizarreta trikitilariak izan dira giroa animatzen. Gainera, gerturatu direnek mokadu bat hartzeko aukera izan dute; jateko sardina erreak eta taloak eta edateko txakolina eta sagardoa izan baitira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!