Abian da Kultur Astea

Ataria 2025eko irailaren 18a

Pasa den urteko artxiboko irudia.

Irailaren 28a bitarteko egitaraua prestatu dute.

Gaur, irailak 18, hasi dute Bidania-Goiatzen XXXIV. Kultur Astea, eta irailaren 28an bukatuko da. Azken egunean azoka egingo dute Goiazko plazan eta hainbat ekoizle, artisau eta jostunen postuak izango dira. Sardina erreak eta taloak jan ahalko dira, eta txakolina eta sagardoa ere egongo dira aukeran. Giroa animatzeko Alaitz eta Garazi trikitilariak izango dira.

Egitaraua

Irailak 18, osteguna

  • 17:30. Manex Beristain ipuin kontalariaren Igel berdearen misterioa ipuin kontaketa, eskolan. 4-7 urte bitarteko haurrentzat.

Irailak 23, asteartea

  • 15:00. Eskolako haurrek eta eguneko zentroko erabiltzaileek eskulanak egingo dituzte elkarrekin, eguneko zentroan. Eta ondoren, txokolate jatea.

Irailak 26, ostirala

  • 19:00. Pilota partida: Arrizabalaga-Agirre vs. Salsamendi-Erasun.
  • 19:30. Miren Larrartek Munduko Wall Ball Txapelketan urrezko  domina bat eta zilarrezko bi lortu ditu. Lorpen horiek direla eta omenaldia egingo diote frontoian.
  • 20:30. Bertso afaria Saiaz elkartean, 14 urtetik gorakoentzat. Eta ondoren, Pello Errota Bertso Sariketako lehen kanporaketa, Saiaz elkartean. Bertsolariak: Etxahun Lekue, Miren Artetxe, Ekhiñe Zapiain, Oier Iurramendi, Saats Karasatorre eta Naia Arrizabalaga. Gai jartzailea: Imanol Artola Felix.

Irailak 27, larunbata

  • 10:00. Erronka 3.0,  plazan. Haur, gazte eta helduentzako erronkaz betetako lehiaketa.
  • 15:30. Zirku eskola frontoian. 4 urtetik aurrerako haur eta gaztetxoentzat.
  • 19:00. Bakarrizketa saioa, eskolan: Mirari Martiarena, Manez Astigarraga, Erik Urbieta eta Maialen Sorzabalbere.

Irailak 28, igandea

  • 11:00. Azoka, Goiazko plazan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!