Hiru domina lortu ditu Miren Larrartek Munduko Wallball Txapelketan

Ataria 2025eko irailaren 1a

Munduko Wallball Txapelketara joan diren euskal selekzioko kideak. EUSKADIKO PILOTA FEDERAZIOA

Binakako mistoan urrea lortu du pilotari bidaniarrak, eta zilarrezko biak banakakoan eta binakakoan eskuratu ditu.

Euskal selekzioarekin lehiatu da Miren Larrarte Munduko Wallball Txapelketan, Leeuwarden (Herbehereak). Hain justu, erakustaldia egin du euskal selekzioak: bost mailatan aritu da, eta lautan nagusitu da, lau urre eta hiru zilar lortuz. Hiru domina Larrarterentzat izan dira. Binakako mistoan irabazi du urrea, Ziarrustarekin batera, 21-19 eta 21-15 irabaziz Jurrit Osinga eta Marrit Zeinstra herbeheretarrei. Banakakoan selekzioko kide baten aurka galdu du bidaniarrak finala: Olatzz Arrizabalagak irabazi dio neurketa estu batean: 21-16, 3-21 eta 11-6. Beste zilarra Arrizabalagarekin bata lortu du, binakakoan, finala Marrit eta Hiske Zeinstra Herbehereetako ahizpen kontra galduz: 21-14 eta 21-12.

Wallballeko lehiaketa bateratu bat egin duten lehen aldia da. Esku Pilotako Nazioarteko Konfederazioak antolatu du, eta zazpi herrialdek hartu dute parte: euskal selekzioak, Argentinak, Belgikak, Erresuma Batuak, Valentziak, Herbehereek eta Puerto Ricok.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!