Ergometroan, giza proban, mendiko bizikletan eta korrika ari dira, hiru aldiz eginez kirol bakoitza. Bidania eta Tolosa nahiko parekatuta aritu dira saio osoan zehar, baina mendi bizikletako azken txandan, Bidaniko txirrindulariak abantaila hartu du, eta ondoren taldeko korrikalariak ondo eutsi dio tarte horri, garaipena lortuz. Bigarren Tolosa izan da eta hirugarren Goiatzek amaitu du.