Bidaniako jaiak 2025

Kirolen txanda izan da gaur arratsaldean

Ataria 2025eko abuztuaren 21a

Bidaniko jaietan frontoia bihurtu da festa gune, eta bertan aritu dira pilotan eta futbolean.

Lehendabizi gaztetxoak aritu dira esku pilotan, eta Zinkunegi eta Ugartemendia bikoak 22-20 irabazi dio Arregi eta Aburuza bikoari. Ondoren, palaz jokatu dute, eta J. Lasa eta Goikoetxea bikoak 22-16 irabazi dio Beloki eta M. Lasa bikoari.

Futbolaren txanda izan da ondoren, eta haurren arteko partidan, Bidaniak 12-4 irabazi dio Errezili. Helduen partida Bidania eta Errezil artean izan da ere, eta areto futboleko herri txikien Gipuzkoako Kopako A mailakoaren eta B mailakoaren irabazleen artean jokatu da. Etxekoek irabazi dute, 10-3, partida.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!