Goiazko jaiak 2025

Haurrak protagonista Goiatzen

Ataria 2025eko abuztuaren 16a

Haurren eguna dute gaur Goiazko festetan, eta hainbat ekitaldi egin dituzte beraientzako, tartean pilota partidak.

Goizean jolasak izan dituzte eta ondoren beraientzako bazkaria izan dute haurrek. Arratsaldean pilota partidak jokatu dituzte herriko haurrek zein Albizturko bi pilotarik. Lehen partidan Senperena eta Telleria bikoak 22-10 irabazi dio Gorrotxategi eta J. Lasa bikoari, eta bigarrengoan Aburuza eta U. Lasa bikoak 22-16 irabazi dio Zinkunegi eta San Sebastian bikoari.

Haurren ekitaldiak bukatuta, festetako azken uneak falta dira Goiatzen, gaur bukatzen baitira festak. 20:00etan, sagardo afaria dute, Maltzeta, Arbeok eta Txinok girotuta. Ondoren, bingoa. 23:00etan, DJ Xabifesten saioa, eta atsedenaldian, traktore igoera.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!