Goiazko jaiak 2025

Berastegik irabazi du lehia estuan

Ataria 2025eko abuztuaren 15a

Herri kirol desafioa egin dute Goiazko plazan, bertako festen barruan. Berastegik lortu du irabaztea, eta Bidania-Goiatz bigarren geratu da segundo batera.

Lau taldek parte hartu dute, eta lehen hirurak bi segundotan sartu dira. Berastegik 8.20ko denbora gin du, Bidania-Goiatzek 8.21ekoa, Asteasuk 8.22koa eta Zumarraga-Urretxuk 8.44koa. Beroari aurre egin behar izan diote gazteek. Talde bakoitzak lau partaide zituen, eta lau proba zituen zirkuitu bat egin behar izan dute, hiru aldiz. Harri-jasotzen, giza proban, txingak eramaten eta korrika aritu dira. Bukatzeko, partaide guztiek egin dute korrika itzuli bat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!