Bidania-Goiazko Udalak herritarren etxebizitza beharrak ezagutu nahi ditu

Ataria 2025eko ekainaren 27a

Herriko eta eskualdeko biztanleen beharrei erantzuteko helburuarekin, udalak etxebizitza premiei buruzko inkesta luzatu die herritarrei.

Udalaren esanetan, inkesta honek «biztanleek etxebizitza erosteko interesa duten eta zer ezaugarritakoak izango liratekeen jakiteko» balioko du. Informazio hori, etorkizuneko etxeen tipologia definitzeko erabiliko dela gehitu du udalak, eta inkesta datorren hilabetean zehar betetzea eskatzen die herritarrei. Udaletxean presentzialki eskuratu daiteke inkesta edota www.bidania-goiatz.eus webgunean dagoen formulario digitala bete daiteke.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!