Euskal Herriko Bakarkako Sega Ligako lehen saioa jokatu dute

Leyre Carrasco 2025eko maiatzaren 25a

Almitza Sega Elkarteak antolatu duen XV. Euskal Herriko Barkarkako Sega Ligako lehen saioa jokatu dute eguerdian Goiatzen, eta eskualdeko hogei segalari aritu dira lehian.

Europar modalitateari jarraiki, kategoriaren arabera, neurri desberdinetako belar-saila ahalik eta azkarren eta txukunen ebaki behar izan dute segalariek: txapelketa nagusian, emakumezkoek, 35 metro karratu, gizonezkoek, berriz, 100 metro karratu; haurren txapelketan –2001ean edo gerora jaioak–, 25 metro karratu; gazteenean –2007 eta 2010 bitartean jaioak–, 35 metro karratu; eta amaitzeko, beteranoetan –60 urtetik gorakoak–, 35 metro karratu.

Eta hala aritu dira goizean Goiatzen jokatu duten lehen proban. Guztira, eskualdeko 20 segalari aritu dira lehian, eta emaitzak honela geratu dira:

  • Gizonezkoak
    • Amaiur Arrospide, 60 puntu
    • Mikel Lizartza, 59 puntu
    • Mielmari Altzo, 58 puntu
    • Josu Mendizabal, 57 puntu
    • Manex Olaiz, 56 puntu
    • Beñat Aiestaran, 55 puntu
    • Oier Urkola, 54 puntu
    • Oier Mitxelena, 53 puntu
    • Jon Otegi, 52 puntu
    • Julen Gabirondo, 51 puntu
  • Emakumezkoak
    • Alaitz Imaz, 60 puntu
    • Luixa Uzkudun, 59 puntu
    • Ainara Otamendi, 58 puntu
    • Jugat Agirre, 57 puntu
    • Maide Garmendia, 56 puntu
    • Izadi Arrospide, 55 puntu
    • Irati Astondoa, 54 puntu
    • Susana Lopez, 53 puntu
    • Sheyla Sarasola, 52 puntu
  • Gaztetxo mutilak
    • Manex Olaiz, 60 puntu
    • Harri Mitxelena, 59 puntu
    • Mattin Etxarri, 58 puntu
  • Gaztetxo neskak
    • Izadi Arrospide, 60 puntu
    • Inge Goikoetxea, 59 puntu
    • Lorea Zunzunegi, 58 puntu
  • Haurrak
    • Xuban Gartzia, 60 puntu
    • Mari Olazar, 59 puntu
    • Izadi Mendizabal, 58 puntu
    • Claudia Pellus, 57 puntu
    • Aner Zunzunegi, 56 puntu
    • Irati Tome, 55 puntu
    • Xare Iriondo, 54 puntu
    • Haizea Larrañaga, 53 puntu
  • Beteranoak
    • Pabi Astondoa, 60 puntu
    • Joakin Garmendia, 59 puntu

Hurrengoa ekainaren 14an, Etxalekun izango da, eta azkena, ekainaren 28an, Hernanin. Guztira eskualdeko hogei segalarik parte hartuko dute aurtengoan. Hiru probetako emaitzek erabakiko dituzte Bavarian (Alemania) jokatuko den Europako Sega Txapelketa parte hartuko duten euskal ordezkariak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!