Lehenengo krosa, arrakastatsua

Ataria 2025eko maiatzaren 17a

III. Gazte sentitzen garenon eguna ospatzen ari dira gaur Bidanian eta lehenengo aldiz krosa egin dute goizean.

III. Gazte Sentitzen Garenon Egunaren barruan lehenengo aldiz Bidaniko Krosa antolatu du gaur Bidaniko Gazteak taldeak. Zortzi kilometroko ibilbidea prestatu dute herrian zehar eta korrikalari askok hartu dute parte. Lehen hiru sailkatuek izan dituzte sariak, emakumezkoetan zein gizonezkoetan, baita herriko lehen emakumeak eta gizonezkoak ere.

Gizonezkoak

  1. Xabier Unamuno Iñurritegi 0:27:36
  2. Jon Presa Herranz 0:27:52 
  3. Iosu Elola Azurmendi 0:28:11 

Emakumezkoak

  1. Eneritz Iraola Eskisabel 0:33:54 
  2. Nerea Garcia Larrañaga 0:34:10
  3. Elena Beristain Artetxe 0:34:50

Herriko lehenak: Iosu Elola Azurmendi eta Eneritz Iraola Eskisabel

Haurren krosa ere egin dute aurretik.

Krosaren ondoren festak jarraitu egin du Bidanian. Txupinazoa bota ostean bazkaria izango da eguerdian.

Arratsaldean honako egitaraua prestatu dute:

  • 16:30. Atrakzioak.
  • 18:00. Patxangoi elektrotxaranga.
  • Afaria. Perurena Buger foodtruck.
    • Ondoren: Bingoa.
  • 23:00. DJ Indate.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!