Urtero legez, Euskal Herriko azkartasun sega ligaxka antolatu du Almitza sega elkarteak. Hiru jardunaldi izango dira: maiatzaren 25ean, Bidania-Goiatzen, ekainaren 14an Etxalekun, eta ekainaren 28an, Hernanin. Hiru probetako emaitzek erabakiko dituzte Bavarian (Alemania) jokatuko den Europako Sega Txapelketako euskal ordezkariak.
Europar modalitateari jarraiki, kategoriaren arabera, neurri desberdinetako belar-saila ahalik eta azkarren eta txukunen ebaki beharko dute segalariek: txapelketa nagusian, emakumezkoek, 35 metro karratu, gizonezkoek, berriz, 100 metro karratu; haurren txapelketan –2001ean edo gerora jaioak–, 25 metro karratu; gazteenean –2007 eta 2010 bitartean jaioak–, 35 metro karratu; eta amaitzeko, beteranoetan –60 urtetik gorakoak–, 35 metro karratu.
Txapelketan parte hartzeko interesa dutenek maiatzak 16ra bitarte izango dute epea, 677 095 864 telefono zenbakira deituta edo WhatsApp bidez mezua bidalita, edo almitzasega@gmail.com helbide elektronikora mezu bat idatzita. Izen-abizenak eta herria idatzi behar dira, eta haurren eta gazteen kasuan, adina ere zehaztu behar da.