Bidania-Goiatzen maiatzaren 17an egingo dute gazte sentitzen direnen eguna. Aurten hirugarren edizioa izango du eta lehenengoz egingo dute 'Bidaniko krosa'. Horrez gain, denetariko jarduerak prestatu dituzte egun osoko egitarauaren barruan.
Eguna lasterketarekin hasiko dute: 10:30ean umeen txanda izango da —egunean bertan eman beharko dute izena—, eta 11:00etan aterako dira helduak. Horiek zortzi kilometroko ibilbidea osatu beharko dute, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Sari banaketaren ondoren, 12:30ean botako dute txupinazoa.
Eguerditik iluntzera
Herriko bazkaria izango dute hurrengo hitzordua, eta bertarako ere eskaintza berezitua prestatu dute haurrentzat zein helduentzat. Bertaratzeko, ordea, aurretik erosi beharko dira txartelak, eta horretarako aukera izango dute herritarrek maiatzaren 6an eta 9an, udaletxeko atarian, 18:00etatik 20:00etara.
Arratsaldetik iluntzera, berriz, eguna osatuko dute Patxangoi elektrotxarangak, Perurena Burger foodtruck-ak, bingoak eta DJ Indatek.
III. Gazte sentitzen garenon eguna
- 10:30. Umeen krosa.
- 11:00. Helduen krosa.
- Jarraian: sari-banaketa.
- 12:30. Txupinazoa.
- 14:00. Bazkaria.
- 16:30. Atrakzioak.
- 18:00. Patxangoi elektrotxaranga.
- Afaria: Perurena Buger foodtruck.
- Ondoren: Bingoa.
- 23:00. DJ Indate.