Uxue Alberdirekin solasean aritu dira

Ataria 2025eko martxoaren 7a

Alberdiren Hetero liburua irakurri eta egilearekin landu dute Bidania-Goiatzen.

Joan den asteazkenean Uxue Alberdi idazlearen Hetero liburua landu zuten egilearekin Bidania-Goiatzen. Bertaratu zirenek aurretik irakurri zuten obra, eta antolatzaileek adierazi dute liburuko ipuinez eta sormen prozesuaz luze hitz egin zutela saio «zoragarri» batean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!