Hasi dira Santa Ageda prestatzen

Ataria 2025eko urtarrilaren 21a

2023ko Santa Ageda bezperan, Bidania-Goiazko hainbat herritar kalean abesten.

Aurten ere Santa Ageda bezperan koplak abestera aterako dira Bidania-Goiatzen. Saioa prestatzeko entsegua egingo dute urtarrilaren 30ean, eta otsailaren 4an afaria izango dute.

Aurten ere koplak abestera aterako dira Santa Ageda bezperan, otsailaren 4an, Bidania-Goiatzen. Kukuri kultur taldeak antolatuta, bertsolari eta trikitilariek lagunduta ibiliko dira kalez kale, eta saioa prestatzeko entsegua egingo dute urtarrilaren 30an, 21:00etan, Txinkorta ikastetxean. Antolatzaileek herritar guztiak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera.

Otsailaren 4an 17:30ean abiatuko dira Goiazko frontoitik eta herriko txoko zein bazterretan abestu ondoren, iluntzean afaria egingo dute parte hartzaileek. Bertan jateko, ordea, beharrezkoa da aurretik izena ematea 625 707 094 edo 605 753 355 telefono zenbakietan, antolatzaileek aurretiaz jakin behar baitute kopurua janaria prestatzeko. Datorren astelehena, urtarrilaren 27a, izango da izena emateko azken eguna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!