Zentsura mozioa aurkeztuko dute bihar, Bidania-Goiazko Udalean

Ataria 2025eko urtarrilaren 7a

Bihar 12:00etan bilduko da udalbatza alkatearen aurkako zentsura mozioa eztabaidatu eta bozkatzeko.

Bihar 12:00etan Osoko Bilkura egingo dute Bidania-Goiazko Udalean. Gai zerrendarako puntu bakarra aurreikusi dute, hain zuzen, Juan Inazio Zinkunegi alkatearen aurkako zentsura mozioa. Haren ordezko Maialen Irazusta proposatu dute eta biharko bileran eztabaidatuko eta bozkatuko dute gaia.

Gai beraren inguruan, berriz, Ezohiko Udal Batzarra egingo dute gaur, 20:00etan, Bidania-Goiazko udaletxean. Aurkeztutako zentsura-mozioaren aurrean alkateak bere desadostasunak herritarrei azaltzea izango da hizketagaia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!