Larrarte final-laurdenetan izango da

Ataria 2024ko azaroaren 18a

Miren Larrarte, ezkerrean, Ermuan jokatutako kanporaketan.

Lau eta Erdiko Master Laboral Kutxa Txapelketan 22-18 irabazi dio bidaniarrak Gaminderi.

Lau eta Erdiko Master Laboral Kutxa txapelketak ezagutzen ditu dagoeneko hurrengo astean Arrigorriaga eta Orozko artean jokatuko diren elite mailako final-laurdenetako kanporaketak zein pilotarik jokatuko dituzten. Asteburuan Ermuan jokatutako partidetan Andrea Capellanek 22-11 irabazi zion Etxegarairi eta Goiuri Zabaletaren aurka jokatuko du hurrengo mailan. Miren Larrartek gehiago sufritu behar izan zuen Enara Gaminderen aurka eta 22-18 gailenduta Miriam Arrillagaren aurka jokatzeko txartela eskuratu zuen. Bestalde, Olatz Arrizabalagak ezin izan zuen jokatu lesio baten erruz eta Itxaso Erasunek jokatuko du Leire Garairen aurka eta Amaia Aldai, egungo txapeldunak, Mendizabalen aurka hasiko du txapelaren defentsa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!