San Bartolome parrokian kontzertu bat egingo dute Gipuzkoako Organoak XXXV. Zikloaren barruan

Ataria 2024ko urriaren 29a

Bidaniako San Bartolome parrokiako organoa.

Lucia Gomez Aizpurua mezzosopranoak eta Matias Sagreras organo-jotzaileak eskainiko dute kontzertua, azaroaren 3an, 11:00etan.

Bidania-Goiazko San Bartolome parrokian kontzertua egingo dute Lucia Gomez Aizpurua mezzosopranoak eta Matias Sagreras organo-jotzaileak. Azaroaren 3an –datorren asteko igandean– izango da emanaldia, 11:00etan, eta Gipuzkoako Organoak XXXV. Zikloaren barruan antolatu dute.

Hainbat egile frantsesen piezak interpretatuko dituzte bi musikariek, horien artean, Faure, Dubois, Saint-Saëns, Gounod eta Vierne.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!