Eskola adineko pilotarientzat lehendabiziko topaketa, larunbat arratsaldean, Bidania-Goiatzen

Ataria 2024ko urriaren 18a

Altzatarra, Behar Zana, Bidania-Goiatz, Ilunpe, Txost eta Zumaia klubetako infantil kategoriako palistak elkartuko dira.

Aurreko urteetako deialdien erantzun ona ikusita, denboraldi honetan ere hainbat topaketa antolatuko ditu Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) eskola adineko pilotarientzat. Eta asteburu honetan izango da lehendabizikoa, paletakoa. Infantil kategoriako palistak elkartuko dira larunbat arratsaldean, hilak 19, Bidania-Goiazko frontoian.

Hain zuzen ere, ondorengo klubetakoak elkartuko dtia: Altzatarra (Donostia), Behar Zana (Amasa-Villabona), Bidania-Goiatz, Ilunpe (Azpeitia), Txost (Oiartzun) eta Zumaia. Honela antolatuko dira saioak: 16:00etatik 17:15era, Oiartzungo palistak ariko dira; 17:15etik 18:30era, Behar Zanakoak eta zumaiarrak; eta 18:30etik 19:45era, Altzatarrakoak, bidania-goiaztarrak eta Ilunpekoak. Jolasak, partidatxoak, dinamikak... egingo dituzte. Bakoitzak bere pala eraman behar du, eta gainontzeko materiala federazioak jarriko du. Era berean, zuriz jantzita joan beharrik ez dago.

Lurralde osoko neska-mutilei hainbat espezialitatetan trebatzeko, jende berria ezagutzeko, ondo pasatzeko eta euskal pilotaz disfrutatzeko aukera ematea dira, besteak beste, topaketa hauen helburuak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!