Asteko otorduak antolatzen ikasteko tailerra egingo dute

Ataria 2024ko urriaren 3a

Bi saio egingo dituzte: lehenak, teoria eta praktika uztartuko ditu; eta erabat praktikoa izango da bigarrena. Urriaren 7a –datorren astelehena– baino lehen eman behar da izena.

'Sukaldean behin' ikastaroa egingo dute Bidania-Goiatzen, asteko otorduak planifikatzen ikasteko tailerra. Bi saio egingo dituzte: lehena, urriaren 11ean, Bidaniko eskolan izango da, teoria zein praktika uztartuko dituzte  eta ordu eta erdi iraungo du; bigarrena, berriz, Saiaz elkartean egingo dute eta erabat praktikoa izango da, hau da, zortzi edo bederatzi errezeta «estrategiko» prestatuko dituzte  bi ordu eta erdiz.

Saioak Aitziber Aizpuruk gidatuko ditu, Azpeitiko Eliku nutrizio aholkularitza zentroko kideak. Urriaren 7a –datorren astelehena– baino lehen eman behar da izena 605 75 33 55 zenbakira deituz edo idatziz. Bidania-Goiazko Kukuri kultur taldeak antolatu du ikastaroa eta, haien esanetan, ikastaroan parte hartzen dutenek «ondo antolatutako» menu bat egiten ikasiko dute, besteak beste.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!