Larrarte ez da udako mastersaren finalean izango

Ataria 2024ko irailaren 17a

Mendizabal eta Larrarte. EMAKUME MASTER CUP

Udako Master Laboral Kutxa Torneoaren finala ez du jokatuko Miren Larrarte pilotari bidaniarrak. Igandean Zarautzen jokatutako finalerdian, berak eta Mendizabal atzelariak 22-17 galdu ondoren Arrizabalaga-Bergara bikoaren aurka.

Partidan, Olatz Arrizabalagaren izena nabarmendu behar da. Saketik hasita, baina baita jokoan ere, gernikarrak ezarri zuen partidaren erritmoa, bera izan zen kantxan agindu zuena eta tantoak amaitzerako orduan ere oso eraginkor aritu zen. Larrarte-Mendizabalek partida gogortzea lortu zuten Zarauzkoa bezalako pilotaleku zail batean, eta lehiak 50 minutu iraun zituen, baina Arrizabalagak une erabakigarrietan erakutsitako argitasunak bere alde eraman zuen partida. Finalean, Arrizabalaga-Bergara bikoak Etxegarai-Gaminde bikoaren aurka ariko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!