Larrarte, Udako Master Laboral Kutxaren finalerdietara

Ataria 2024ko irailaren 9a

Larrarte-Mendizabal eta Arrizabalaga-Bergara Zarautzen, eta Ibarrola-Capellan eta Etxegarai-Gaminde Galdakaon, izango dira datorren igande arratsaldez jokatuko diren Udako Master Laboral Kutxa torneoaren finalerdiak.

Uztailaren 14an hasi eta goi mailako zortzi jaialdiren ostean, azken unera arte itxaron behar izan da ligaxkan aurrera egitea lortu duten pilotarien izenak ezagutzeko. Asteburuan Urduliz eta Corellan jokatutako bi partida ederrek eman diote amaiera lehen faseari eta azkenerako Etxegarai eta Gaminde izan da ligaxkako bikoterik indartsuena, jokatutako lau partidak irabazita.

Gauzak horrela, finalerdi oso ikusgarriak espero dira hurrengo iganderako Galdakao eta Zarautzen eta oso garesti egongo dira irailaren 22an Donostian jokatuko den finalerako txartelak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!