Herri kirol saioarekin eman diete amaiera aurtengo Bidaniko jaiei. Desafioan Tolosa izan bada, herri kiroletan Albiztur izan da Bidaniko gazteen aurka lehiatu dena. Lehia estu eta dotorea izan da, eta azkenean berdinketan amaitu da herri kirol saioa. Bi herrietako gazteez gain, harri jasotzen aritu dira Goenatxo III eta Guzta, eta aizkoran aritu dira Eneko Saralegi eta Txomin Amundarain