Bidaniko jaiak 2024

Bidaniko gazteek irabazi dute desafioa

Endika Apalategi Labayen 2024ko abuztuaren 25a

Bidaniko, Goiazko eta Tolosako gazteak nor baino nor lehiatu dira Bidaniko jaien azken egunean. Ergometroan, gurpilari tiraka, bizikletan eta korrika izan dira desafioan egin behar izan dituzten probak.

Festen azken egunean murgildurik daude Bidanian. Azken urteetako ohiturarekin jarraituz, Bidaniko gazteek beste herri batzuen aurkako desafioa egiten dute jaien azken egunean; aurtengoan, Tolosarrak eta Goiaztarrak izan dituzte aurkari.

Talde bakoitzak ergometroan, gurpilari tiraka, bizikletan eta korrika hiru itzuli burutu behar izan ditu desafioa amaitzeko. Pasaden urtean ez bezala, aurtengoan Bidaniarrak izan dira desafioko garaile, eta errepide bazterrak jendez lepo bete bai dira desafioa bertatik bertara jarraitu ahal izateko. Bigarren postuan Goiatz sailkatu da, eta azkena berriz Tolosa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!