Bidaniko jaiak 2024

Paella Lehiaketak baditu irabazleak

Ataria 2024ko abu. 23a, 15:59

42 bikotek hartu dute parte Bidaniko III. Paella Lehiaketan; epaimahaiak ebatzi du Garazik eta Ibanek eginikoa izan dela onena.

Bidaniko frontoian giro ederra izan da goizean. Eta ez pilota partidak jokatu direlako, Paella Lehiaketa bertan egin dutelako baizik. Hirugarren urtez egin dute Bidaniko festetan Paella Lehiaketa, eta 42 bikote parte hartzaile izan ditu aurtengoak.

Eguerdian hasita, bikoteka aritu dira askotariko paellak prestatzen, eta 13:30ak bitarteko tartea izan dute amaitzeko. Ondoren, Bidaniko Gazte Batzordeko Maite Larrartek, Bailara jatetxeko sukaldari Julen Galarragak, Kontxeju jatetxeko sukaldari Aitor Imazek eta Begoña Galarraga herritarrak osaturiko epaimahaiak probatu dituzte onenak aukeratzeko.

Bada, epaimahaiaren iritziz, Garazi eta Ibanek eginiko paella izan da onena. Bigarren postuan geratu da Marijok eta Ainarak eginikoa, eta hirugarren izan da Saioak eta Julenek prestatutakoa. Behin sari banaketa eginda, herri bazkaria egin dute. Paella nahiz bakoitzak eramandako jakiak izan dituzte jateko.

Bingoa izango dute bazkalostean, eta elektrotxarangak alaituko du giroa 18:00etatik aurrera. Gauean, 22:30ean hasita, giza proba desafioa izango da, Bidaniko gazten eta Legazpiren artean. Ondoren, Itzal taldeaz gozatu ahalko da.

Ikusi hemen egitarau osoa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!