Goiazko jaiak 2024

Goiza girotzeko, dantza emanaldia

Ataria 2024ko abuztuaren 15a

Ama Birjin Egunean, herriko dantzarien emanaldia izan da goizeko plater nagusia.

Meza Nagusiaren ostean, herriko dantzarien emanaldiaz gozatu ahal izan dute goiaztarrek. Gaztetxoek nahiz helduek erakutsi dituzte euren dantzarako dohainak, eta plazan bildutako herritarrek ederki gozatu dute emanaldi dotorearekin.

Mokadutxoa hartzeko tartea ere izan da ondoren, eta arratsaldean hiru herritako herritarren arteko herri kirol desafioak jarriko du giroa. Bidania-Goiatz, Asteasu eta Berastegiko herritarrak ariko dira nor baino nor. Gauean, berriz, erromeria izango da, Laja eta Lutxurdiorekin.

Ikusi hemen jaietako egitarau osoa.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!