Lasterkariek, malda gogorrei aurre egiteaz gain, lokatz ugari aurkitu dute Illaungo igoerarako bidean. Bide bazterretan, jendeak ez du korrikalariei txalo zaparradaz animoak emateko aukerarik galdu, eta antolatzaileek positiboki baloratu dute Illaungo probaren lehen edizioa.
Helmugan lehenak, Andoni Egiguren (18.59) gizonezkoen mailan eta emakumezkoenean Ane Iturria (22.21) izan dira.