Gehigarria: gastronomia

Esperientzia gogoangarria

Ataria 2024ko eka. 3a, 10:00

Ezin uka daiteke Tolosaldea gastronomiaren kokagune garrantzitsu bihurtzen ari denik. Eta, kokagune horretan, berez ezberdintzen da Bailara jatetxea. Bertako eta kalitate goreneko produktuak, ingurune paregabea eta zerbitzurik finena.

 

Jatetxera bidean hasten da murgiltze esperientzia. Baso eta mendi ikuspegiz bilduta Gipuzkoako herrigune garaienera iritsiko da bisitaria. Bidania zeharkatu eta naturaz inguraturiko bidean barrena, zaratatik pixkanaka urrundu ahala begien aurrean topatuko dugu Iriarte jauregia mendi magalean zutik. Harlanduzko eraikin dotoreak berez erakarriko du iritsi berria inguru pribatu eta bare batera.

Otorduez ere giro berean gozatuko du bertaratzen denak, eta esperientzian zehar gidari izango ditu profesional adituak, berdin jakietan zein edarietan. Hori gutxi ez, eta eguraldia lagun badu, kanpoko terraza intimoan borobildu ahal izango du bizipena.

Produktuaren erabateko garrantzia
Garaian garaiko lehengaiak dira sukaldearen abiapuntu, oinarri eta gidari. Tolosaldeko zein Goierriko barazkiak, Bidania-Goiatzen hazitako galloway behiak eta Pasaiako portuko arraina.

Ekoizle eta hornitzaile guztiekin harreman estu bezain berezia du sukaldeak eta horrela jasotzen dituzte barazki mamitsuenak, ematen dizkiete haragi samurrenak, eta propio eurentzat gordetzen dituzte arrain pieza preziatuenak.

Bidaia gastronomiko betea
Astez aste maisuki gainditzen ditu erronkak Jesus Viejo sukaldeburuak Enrique Fleischmannen zuzendaritzapean, produktuekin batera aldatzen dutelako menua eta asteazkenera arte ez baitute jakiten zein izango den aste horretako arraina.

Irudimena, tradizioa eta berrikuntza. Lehengaien berezko zapore eta izaera goratzen ditu Bailarako sukaldeak. Eta, guztia, akatsik gabe zerbitzatuta. Bidaia oso bat barazkietatik hasi, arrainetik pasa eta haragian buka.

Sukaldean ez dira erroak utzita adarrei lotzen; ez dira su artifizialetan galtzen. Produktua eta betiko zaporeak dira gako. Bailarako egile sukaldaritza da, fina bezain nortasunez betea.



Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!