Gazte sentitzen diren guztien eguna da Bidania-Goiatzen

Ataria 2024ko maiatzaren 11

Haur ginkana egin dute goizean plazan eta gauera arte iraungo du festak Bidania-Goiatzen.

Iazko arrakasta ikusita aurten ere gazte sentitzen direnen eguna antolatu dute Bidania-Goiatzen. Goizean, 10:00etan, udaletxetik jaurti duten txupinazoarekin abiatu dute eguna. Suziria botatzeko ardura izan duten gazteek aipatu dutenez, gaurko egunez, gazte sentitzen direnek eta festarako gogoa duten guztiek izango dute tokia Bidania-Goiatzen.

Txupinazoaren ondotik, haurren ginkanarekin jarraitu du II. Gazte sentitzen direnen egunak, eta ume mordoa gerturatu da parte hartzera. 

Egun osoko egitaraua prestatu dute gaurko Bidania-Goiatzen:

  • 12:00. Ginkana. Ondoren. Txikiteoa.
  • 14:00. Bazkaria, frontoian.
  • Ondoren. Ginkanako sari banaketa.
  • Ondoren. Bingoa.
  • 16:30. Atrakzioak.
  • 18:30. Debrass Band Elektrotxaranga.
  • 23:30. DJ Naza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!