Bidania-Goiatzen apirileko Tipi-tapa saioa egin dute, adinekoen osasuna bultzatzeko ibilaldien egitasmoa. Hainbat erretiratu bildu dira aldi honetan, eta txangoa baliatu dute herriko Txinkorta eskola bisitazeko. Ikastetxeko haurrek harrera «ederra» egin diete.