Goiazko ostatuan sua piztu da eta bertan dira suhiltzaileak lanean. Horien lanak direla-eta moztuta dago Urrakirako errepidea, eta horrela jarraituko du bukatzen duten arte.
Ostatuan bertan piztu da sutea eta eraikina, taberna, jatetxea eta bertako etxebizitza kaltetu ditu. Dena dela, sua ez da igaro elizara, frontoira eta alboko eraikinetara. Momentuz ez dakite nola sortu den sua.
