Aingeru Senperena, finalera

Ataria 2024ko martxoaren 11

Aingeru Senperena, ezkerrean, finalera iritsi diren beste hiru pilotariekin.

Donostiako Atano III.a pilotaleku historikoan jokatu ziren atzo Pilota Egokituaren Sari Nagusiko kanporaketak.

Gurpildun aulkiko modalitatean finalerako sailkatu da Aingeru Senperena bidaniarra. Edorta de Anta bikotekidearekin batera, Asier Navaridas eta Beñat Lizasoren aurka jokatu du finala. Bi bikoteek erakutsi duten maila ikusita, martxoaren 31n Zarautzen jokatuko den finala  gogorra izatea espero da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!