M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2024

'Ez erran inori' liburua landu dute Bidania-Goiatzen

Ataria 2024ko martxoaren 4a

Solasaldiaren une bat, joan den asteko asteazkenean. ATARIA

Joan den asteko asteazkenean egin zuten solasaldia, martxoaren 8aren harira antolatutako programazioaren barruan.

Bidania-Goiazko liburutegian solasaldia egin dute Maddi Ane Txoperena Iribarren kazetariarekin, hark idatzitako Ez erran inori eleberriari buruz; besteak beste, haurtzaroko sexu abusuen gaia landu dute.

Saiaz Mankomunitateak antolatu du ekimena, eta Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako egitarauaren barruan egin dute. Hurrengo hitzorduak martxoaren 8an izango dira: goizean, ikastetxeetan hainbat jarduera egingo dituzte; arratsaldean, berriz, antzerkia, elkarretaratzea eta afaria izango dira Bidania-Goiatzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!