Eguraldia lagun izan dute gaurkoan Bidania-Goiatzen, eta giro ederrean ospatu dute goizean azoka Goiazko plazan. Ekoizle, artisau eta jostunen hainbat postuek bete dute plaza. Horretaz gain, gose zegoena tripa betetzeko aukera ere izan du; aukeran, sardina erreak eta taloak, baita edateko txakolina eta sagardoa ere. Giroa animatzen aritu dira Alaitz Aramendi eta Garazi Zubizarreta trikitilariak.