Herri kirolak, festei amaiera emateko

Irati Saizar Artola 2023ko abuztuaren 27a

Albizturko eta Bidaniko gazteen arteko herri kirol jaialdia eskaini dute arratsaldean, desafioaren ondoren; horrela amaitu dituzte festak.

Festetako azken hitzordua herri kirolei eskainitakoa izan da Bidanian. Albizturko gazteen aurkako herri kirol jaialdia egin dute bidaniarrek. Estua izan da lehia, eta emaitza garbirik izan ez duenez, bi taldeak izan dira garaile. Bi herrietako gazteez gain, harri jasotzen aritu dira Goenatxo III eta Guzta, eta aizkoran aritu dira Eneko Saralegi eta Txomin Amundarain. Beraien erakustaldiak egiteaz gain, bi herrien arteko lehian ere parte hartu dute.

Eguraldiagatik frontoian egin behar izan dute saioa, eta goraino bete dira harmailak. Euria eginagatik jendea ez da etxean geratu eta festei behar bezalako amaiera emateko ahalegina egin dute horrela guztiek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!