Berastegiarrek irabazi dute desafioa Bidanian

Irati Saizar Artola 2023ko abuztuaren 27a

Bidaniko, Tolosako eta Berastegiko gazteak elkarren aurka neurtu behar izan dituzte indarrak; desafioa egin dute, ergometroan, gurpilari tiraka, bizikletan eta korrika.

Festen azken eguna dute Bidanian. Azken urteetan ohitura hartu dute herri ezberdinen arteko desafioa egiteko. Aurten, Berastegi eta Tolosa gonbidatu dituzte, eta Bidania barne, hiru taldeek desafioa egin dute frontoi atarian. Lehenik, ergometroan aritu behar izan dute; ondoren, gurpilari tiraka; jarraian bizikletan eta azkenik korrika. Horrela talde bakoitzak bi buelta egin arte.

Ordu erdi inguruko lana egin dute hiru taldeek. Berastegiarrak izan dira irabazle, bidaniarrak helmugaratu dira ondoren, eta tolosarrak iritsi dira atzetik. Desafioak desafio, festa ederra jarri dute eta jende ugari gerturatu da saioa ikustera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!