Lehiaketaz beteriko goiza izan da Bidanian

Endika Apalategi Labayen 2023ko abuztuaren 25a

Bidaniako San Bartolome jaietan, toka eta bola txapelketak jokatu dituzte goizean herritarrek. Ondoren, II. Paella Lehiaketa Herrikoia egin dute frontoian.

Bidaniako San Bartolome jaien hirugarren eguna da gaurkoa. Goizean goizetik, herritar ugari bildu dira eliza inguruan toka eta bola txapelketak jokatzeko, eta emozio handiko txapelketak irten dira.

Behin txapelketak amaituta, 12:00ak aldera, Bidaniar guztiak frontoian bildu dira, izan ere, ordu horretan eman bai diote II. Paella Lehiaketa Herrikoiari hasiera. 40 taldek eman dute izena denera txapelketan parte hartzeko, eta ordu eta erdi izan dute paellak prestatzeko.

Paella Lehiaketa amaitu ondoren, sari banaketaren txanda izan da, eta ondorengo herritarrek lortu dute garaikurra:

  • Paella Lehiaketako txapelduna: Itxaso Lasa
  • Emakumezkoen Bola Txapelketako txapelduna: Eneritz Iraola.
  • Gizonezkoen Bola Txapelketako txapelduna: Aimar Galarraga.
  • Emakumezkoen Toka Txapelketako txapelduna: Ainhoa Alkorta.
  • Gizonezkoen Toka Txapelketako txapelduna: Anartz Dorronsoro.
  • Haurren Toka Txapelketako txapelduna: Unax Aburuza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!