Dantzan hasi dute San Bartolome eguna, Bidanian

Irati Saizar Artola 2023ko abuztuaren 24a

Herriko dantzariek dantza emanaldia eskaini dute mezaren ondoren; arratsaldean pilota partidak izango dituzte eta ondoren triki pintxo poteoa.

Ikasturtean zehar ikasi dutena herritarren aurrean erakusteko aukera izan dute bidaniarrek. Haur, gazte eta helduk, dantza saioa eskaini dute eguerdian, mezaren ostean. Jendetza gerturatu da dantzariak ikustera, eta ondoren, helduentzako hamaiketakoa izan dute Kontzejuan.

Hona hemen datozen ordu eta egunetarako egitaraua:

ABUZTUAK 24, OSTEGUNA

  • 18:00. Pilota partidak.
    • Lau eta erdian: Iraeta vs. Labaka.
    • Bikoteka: Elola-Etxeberria vs. Murua-Irazustabarrena.
  • Jarraian. Triki pintxo poteoa.
  • 23:00. Erromeria Elustondo anai arrebekin.

ABUZTUAK 25, OSTIRALA

  • 10:30. Bola eta toka txapelketa herrikoia.
  • 11:30. Meza nagusia.
  • Ondoren. Helduentzako hamaiketakoa, Saiaz elkartean.
  • 12:00. II. Paella lehiaketa.
  • Ondoren. Herri bazkaria.
  • Jarraian. Bingo musikatua.
  • 18:00. Distopia elektrotxaranga.
  • 22:30. Proba: Bidaniko gazteak Ipiñarretaren idiaren aurka.
  • Ondoren. Muxutruk taldearekin erromeria.

ABUZTUAK 26, LARUNBATA

  • 06:00. Gaupaseroen argazkia.
  • 11:00. Herriko umeen pala partidak.
  • 16:00. Mus txapelketa frontoian.
  • 20:00. Sagardo afaria. Sagardoak: Isastegi, Larrarte, Lizeaga, Añota, Saizar, Zabala eta Aburuza.
  • 23:00. Laket taldearekin erromeria.
  • Ondoren. Bingoa.
  • Jarraian. DJ Makala.

ABUZTUAK 27, IGANDEA

  • 06:00. Gaupaseroen argazkia.
  • 11:30. Meza nagusia.
  • Ondoren. Trikitilariak plazan.
  • 18:00. Desafioa: Tolosa, Berastegi eta Bidaniako gazteen artean.
  • Ondoren. Herri kirol jaialdia: Bidaniako gazteak Albizturko gazteen aurka. Harri jasotzaileak: Goenatxo III eta Guzta. Aizkolariak: Txomin eta Saralegi.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!