Lehertu da suziria eta hasi da festa

Irati Saizar Artola 2023ko abuztuaren 23a

Bazkalostean jaurti dute festen hasierako suziria Bidania-Goiazko udal ordezkariek; trikitilarien laguntzaz txikiteoa egin dute ondoren.

Udal ordezkariak udaletxeko balkoira ateratzerako zain zeuden balkoipean herritarrak. Lehen egunean izaten den gogo hori nabaria zen herrian eta suziria lehertzearekin batera hasi dituzte igandera bitarte iraungo duten San Bartolome jaiak. Bertso bat kantatu ostean egin du eztanda lehen suziriak eta trikiti doinuak lagun, txikiteoan ibili dira herritarrak.

Umeentzat jolasak ere egin dituzte arratsaldean, eta iluntzean herri afaria izango dute frontoian. Gabenara taldeak girotuko du afalostea eta nahi duenak aukera izango du lehen festa eguna gehiago luzatzeko.

ABUZTUAK 24, OSTEGUNA

  • 11:30. Meza nagusia.
  • Ondoren. Herriko dantzariak eta helduentzako hamaiketakoa Kontzejun.
  • 18:00. Pilota partidak.
    • Lau eta erdian: Iraeta vs. Labaka.
    • Bikoteka: Elola-Etxeberria vs. Murua-Irazustabarrena.
  • Jarraian. Triki pintxo poteoa.
  • 23:00. Erromeria Elustondo anai arrebekin.

ABUZTUAK 25, OSTIRALA

  • 10:30. Bola eta toka txapelketa herrikoia.
  • 11:30. Meza nagusia.
  • Ondoren. Helduentzako hamaiketakoa, Saiaz elkartean.
  • 12:00. II. Paella lehiaketa.
  • Ondoren. Herri bazkaria.
  • Jarraian. Bingo musikatua.
  • 18:00. Distopia elektrotxaranga.
  • 22:30. Proba: Bidaniko gazteak Ipiñarretaren idiaren aurka.
  • Ondoren. Muxutruk taldearekin erromeria.

ABUZTUAK 26, LARUNBATA

  • 06:00. Gaupaseroen argazkia.
  • 11:00. Herriko umeen pala partidak.
  • 16:00. Mus txapelketa frontoian.
  • 20:00. Sagardo afaria. Sagardoak: Isastegi, Larrarte, Lizeaga, Añota, Saizar, Zabala eta Aburuza.
  • 23:00. Laket taldearekin erromeria.
  • Ondoren. Bingoa.
  • Jarraian. DJ Makala.

ABUZTUAK 27, IGANDEA

  • 06:00. Gaupaseroen argazkia.
  • 11:30. Meza nagusia.
  • Ondoren. Trikitilariak plazan.
  • 18:00. Desafioa: Tolosa, Berastegi eta Bidaniako gazteen artean.
  • Ondoren. Herri kirol jaialdia: Bidaniako gazteak Albizturko gazteen aurka. Harri jasotzaileak: Goenatxo III eta Guzta. Aizkolariak: Txomin Amundarain eta Eneko Saralegi.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!