Arzelus eta Plazaolak irabazi dute Goiazko Gazteen Trikiti Txapelketa

Ataria 2023ko abuztuaren 13a

Goizko Jaietan, azken lau urteetan, trikiti txapelketa antolatzen dute. Gazteei zuzendutako txapelketa izaten da, eta aurtengoan bost bikotek parte hartu dute. Horien artean zegoen Maitane Iturrioz billabonatarra, Jone Izagirre urnietarrarekin bikotea osatuz.

Irati Arzelus (Lazkao) eta Mirari Plazaolaren (Arrasate) atzetik Ianire Segurola (Hernani) eta Elaia Diaz (Astigarraga) sailkatu dira. Beste hiru bikoteen posturik ez dute zehaztu epaileek. Txapelketan zehar oholtzara igo diren hurrenkeran izan dira sarituak:

  • Eider Garro (Hernani) eta Araitz Elizalde (Hernani).
  • Alain Olaizola (Ezpeleta) eta Alazne Ramos (Lasarte).
  • Maitane Iturrioz (Villabona) eta Jone Izagirre (Urnieta).

Aipatu behar da Goiazko plazan jende ugari elkartu dela, eta gogotik txalotu dituztela parte hartzaile guztiak. Bikote bakoitzaren pieza bana ikusteko eta entzuteko, egin klik hemen.

Goiazko Jaietako biharko egitaraua:

  • 11:00. Ume jolasak. Aurpegi pintalaria.
  • Ondoren. Umeentzako bazkaria.
  • 16:00. Umeentzako puzgarri eta apar festa.
  • 20:00. Sagardo afaria: sagardotegi desberdinak eta Maltzeta eta Arbeok girotuta.
  • 24:00. DJ Naza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!